Mundu honi begirada bat ematean, XXI. Mendeko gizakiok nolako mundua sortu dugun ikus dezakegu…
Lehendabizi goseteak daude, herrialde garatuetan asetuta dagoen jendea bizi da eta herrialde txiroetan aldiz, gosez hiltzen. Elikagaiekin erlazionatutako gaixotasunekin ikus dezakegu hori nola gertatzen den: Mundu garatuan: Loditasuna, kolesterol maila handia, etab eta mundu txiroan hezur hutsetan dauden umeak, emakumeak… Baina txarrena zera da: herrialde garatuetan jendea jan gabe egotea anorexia eraginez. Honi gehiago helduz, zera esan dezakegu: Honi bukaera emateko ez dugula ezertan laguntzen, diru laguntzarik ez, nahiko janaririk eraman ez…
Beste gai bat? Gerrak eta biolentzia. Hau idazten nagoen bitartean seguru nago Iraken pertsona bat hil dela. Beti da arrazoi berdina: Ondasunak. Orain eman dudan adibide den Irakeko gerra ondasun hutsengatik bakarrik egin zen, ez beste ezerengatik. Bush, Blair eta Aznar (edo Ansar, nahi duzuen bezala) taldearen Irak inbaditzeko “arrazoia”
”Armas de destrucción masiva” deiturikoak ziren… baina azkenean ezer ez. Milaka pertsona errugabe eta ehundaka soldadu hilak, 3 “pertsona”ren kapritxuarengatik…
Mundua apurtzen ari den beste gai bat Negutegi efektua da. Orain ikus dezakegu zer hasi den pasatzen airera potatako CO2 , metano, CFC eta beste hainbeste gasekin. Urtarrilaren hasieran sekulako beroa, hurrengo egunean kristoren zaparrada… Telebistan entzun dudanez duela gutxi bukatutako Otsaila azken urteotako hilerik lehorrena izan da. Kiotoko protokoloa? Hori txorrada bat da! Jarrai dezagun planeta kutsatzen, eta konpondu dezatela datozenek!
Beste gai bat, eta hemen oso berotua dagoena, Euskal Herriaren independentziarena da, momentuz eman nahi ez dutena. Gure herriak bere kultura dauka, ohitura ezberdina, hizkuntza ezberdina; espainarrekin alderatuta. Duela 2000 urtetatik existitzen den kultura daukagu, inoiz ez gara beraien menpe egon, eta berriro aske izan nahi dugu. Independentzia ez emateko arrazoi bat, eta handiena hauxe da: Euskal Herriak, Catalunyarekin batera, Espainiaren ekonomia sustatzen laguntzen duten bi herrialde nagusiak dira, eta horiek gabe… “Ejpaña”ren ekonomia pikutara.
Laburbilduz: Mundu hau ikusita buruan tiro emateko gogoa ematen du. Hau al zen gure aurrekoek amestutako etorkizuna? Nik ez dut uste.
